Film luzeen euskal bikoizketak

Luzemetrairik garrantzitsuenetariko batzuen euskal bikoizketak.

Robin Hood (2010)

Pelikula honen bikoizketa Bilbaoko Mixer estudioetan egin zen 2013-ko azaroan.

Mónica Ortíz de Uriarte izan zen gelako teknikaria.

Bikoizketaren zuzendaria Tere Eguzkiza izan zen.

Russell Crowe-k Iñaki Beraetxe-ren ahotsa darama.

Cate Blanchett-ek Maribel Legarreta-ren ahotsa darama.

Scott Grimes-ek Jon Goiri-ren ahotsa dauka.

Mark Strong-ek Kepa Cueto-ren ahotsa darama.

Gran Torino (2008)

Pelikula honen bikoizketa Bilbaoko Mixer estudioetan egin zen.

Bikoizketaren zuzendaria eta aktoreen zerrendaren arduraduna Tere Eguzkiza izan zen.

Clint Eastwood-ek Iñaki Beraetxe-ren ahotsa darama.

Ohorea auzitan (2008)

Pelikula honen euskal bikoizketa Galdakaoko K2000 estudioetan egin zen.

Aktoreen zerrendaren arduraduna Álvaro Sánchez izan zen.

Colin Farrell-en ahots euskalduna Pedro Arrieta izan zen.

Jon Voight-ena Kepa Cueto.

Edward Norton-ek Jon Goiri-ren ahotsa darama.

Ekialdeko promesak (2007)

"Ekialdeko promesak" REC donostiko jada desargetutako estudioetan bikoiztu zen.

Pello Artetxe bai bikoizketaren zuzendaritza bai aktoreen zerrendaren arduraduna izan zen.

Viggo Mortensen-ek Kepa Cueto-ren ahotsa darama.

Naomi Watts-en euskal ahotsa Miren Aranburu-rena da.

Mothman, azken profezia (2002)

Pelikula honen euskal bikoizketa Donostiko Irusoin estudioetan egin zen.

Aktore zerrendaren arduraduna Karmele Huegun izan zen.

Iñigo Puignau izan zen bikoizketaren zuzendaria.

Richard Gere-ren ahots aktorea Kepa Cueto izan zen.

Otsoen hitzarmena (2001)

Pelikula honen bikoizketa Donostiko Irusoin estudioetan egin zen 2002-an.

Aktoreen zerrendaren arduraduna Karmele Huegun izan zen.

Bikoizketaren zuzendaria Iñigo Puignau izan zen.

Samuel Le Bihan bikoiztu zuena Kepa Cueto daukagu.

Monica Bellucci-ren euskal ahotsa Dolores Díaz de Mendibil izan zen.

Vincent Cassell-en ahotsa Pello Artetxe suertatu zen.

Hiltzaileen jokoa (2000)

Pelikula honen bikoizketa Galdakaoko K2000 estudioetan egin zen.

Álvaro Sánchez izan zen aktoreen zerrendaren arduraduna.

Bruce Willis-en ahotsa Kepa Cueto-rena suertatu zen.

Matthew Perry-ren euskal ahotsa Pedro Arrieta-rena izan zen.

Rosanna Arquette-k Jaione Insausti-ren ahotsa darama.

Michael Clarke Duncan-ek Eduardo Gorriño-ren ahotsa darama.

Iraganeko mamuak (1996)

Pelikula honen euskal bikoizketa Galdakaoko K2000 estudioetan egin zen.

Aktoreen zerrenda burutu zuena Álvaro Sánchez izan zen.

Bikoizketaren zuzendaria Josu Varela izan zen.

Alec Baldwin-en ahots aktorea Kepa Cueto izan zen.

James Woods bikoiztu zuena José Luís Irigoien izan zen.

Whoopie Goldberg bikoiztu zuena Tere Jaio izan zen.

Craig T. Nelson-ek Eduardo Gorriño-ren ahotsa darama.

Ramón Bieri-rek José Antonio Calzada-ren ahotsa darama.

Malezia (1993)

K2000-ko bikoizketa

Filme honen bikoizketa Galdakaoko K2000 estudioetan egin zen.

Aktoreen zerrenda burutu zuena, ohizkoa zen legez, Álvaro Sánchez izan zen.

Kepa Cueto-k Alec Baldwin bikoiztu zuen eta ez zen lehenengo aldia.

Bill Pullmanen euskal ahotsa Pedro Arrieta daukagu

Nicole Kidman-en ahotsa Mónica Erdozia suertatu zen.

George C. Scott-ena Ramón Fdez de Castro.

Gwyneth Paltrow-ena Jaione Insausti eta Peter Gallagher Txema Regalado.

Wanda izeneko arraina (1988)

Pelikula honen bilizketa Bilbaoko Edertrack estudioetan egin zen.

Mañu Elizondo-k John Cleese bikoiztu zuen.

Felix Arkarazo-k Michael Palin bikoiztu zuen.

Kepa Cueto-k Tom Georgeson bikoiztu zuen.

Jamie Lee Curtis-ek Asun Iturriagagoitia-ren ahotsa darama.

Kevin Kline-k Xeberri-ren ahotsa darama.

Purpura kolorea (1985)

(Eusko Jaurlaritzarentzako bertsioa)

Bikoizketa Galdakaoko K2000 estudioetako 5. gelan (egun 1.a) burutu zen 1986-ko abenduan.

Miren Aranburu-k zuzendu zuen bikoizketa, aktoreen zerrenda egin zuen eta Whoopie Goldberg-en papera bete zuen.

Danny Glover-ren papera betetzeko Elu Garate aktore bilbotarra aukeratu zuen baina hau oso lanpetuta zegoenez Kepa Cueto aktore hasiberri santurtziarra aukeratzea erabaki zuen azkenean.

Margaret Avery Tere Jaio-k bikoiztu zuen.

Oprah Winfrey Jone Burgoa-k bikoiztu zuen.

Willard E. Pugh-en euskal ahotsa Martin Mendizabal-ena suertatu zen.

Adolph Caesar-ren euskal ahotsa Abelín Linazisoro aktore bikoizle gipuzkoarrarena izan zen.

Rae Dawn Chong Ana Tere Bengoetxea-k bikoiztu zuen.


Urte batzuk geroago pelikularen beste euskal bertsio bat egin zen baina Bilbaoko Edertrack estudioetan EITB-1-erako, hain zuzen ere. Kasu honetan Danny Glover Iñaki Beraetxek bikoiztu zuen.

TERMINATORRAK (1984-91)

Edertrackeko euskal bikoizketa.

"Terminator I eta II" filmeen euskal bikoizketak Bilbaoko Edertrack estudioetan egin ziren 90. hamarkadaren erdialdean.

2. gelan bikoiztu ziren Ana Bilbao teknikariarekin.

Zuzendaria Eskarne Aroma izan zen.

Lehenengo Terminator Kepa Cueto izan zen. Bigarrenerako Ramón Fdez De Castro aukeratu zen, Kepa beste proiektu bat egiten ari zelako eta oso lanpetuta zegoelako.

Hortik aurrera Ramón zen betirako Arnold Schwarzenegger-ren euskal bikoizlea enpresa honetan.

Indiana Jones-en trilogia (1981...)

Trilogia honen 3 pelikulak bikoiztu ziren orain dela urte batzuk desagertutako Edertrack estudioetan 90. hamarkadaren erdialdean.

Aukeratu zen aktore bikoizlea Harrison Ford bikoizteko hiru pelikuletan gipuzkoarra den Mañu Elizondo izan zen.

Pelikula batean Sean Connery agertzen da eta Jesús Eguzkiza izan zen haren euskal ahotsa.


Apocalypse now (1979)

Pelikula honen bikoizketa Billboko Edertrack estudioetan egin zen.

Martin Sheen: Xeberri

Marlon Brando: Ramón Fdez de Castro

Frederic Forrest: Kepa Cueto

Dennis Hopper: Javi Pombo

Robert Duvall: Patxo Telleria

Harrison Ford: Mañu Elizondo


Kellyren gizonak (1970)

Filme honen euskal bikoizketa 1988-an egin zen Galdakaoko K2000 bikoizketa estudioetan.

Marian Galarraga-k egin zuen aktoreen zerrenda.

Kepa Cueto-k bikoiztu zuen Donald Sutherland eta José Luís Irigoien-ek Telly Savalas. Bai Kepa-k bai Irigoiene-k lan egiten omen zuten pistan garai hartan "ad personam" bait ziren.

Clint Eastwood-en bikoizketa egin zuena Elu Garate izan zen.

Gavin McLeod-ena Pedro Arrieta.

Don Rickles-en euskal bikoizlea Josu Agirre suertatu zen.

Harry Dean Stanton bikoiztu zuena Kepa Gallego izan zen.

Cromwell (1970)

Pelikula honen bikoizketa Bilboko Edertrack estudioetan egin zen 1990-ean lehenengo gelan.

Gelaren teknikaria Eva Martínez izan zen.

Richard Harris-en papera bete zuena Mañu Elizondo izan zen.

Alec Guinness-ena Kepa Cueto-k bete zuen.

Michael Jaystone Joxefe Auzmendi-k bikoiztu zuen.

Robert Morley bikoiztu zuena Aitor Larrañaga izan zen.

Nigel Stock bikoiztu zuena Ramón Fdez de Castro izan zen.

Timothy Dalton Xeberri-k bikoiztu zuen.


Bullitt (1968)

Pelikula honen bikoizketa Bilboko Edertrack estudioetan egin zen 1991-an.

Kepa Cueto-k bikoiztu zuen Steve McQueen.

Félix Arkarazo-k Robert Vaughn bikoiztu zuen.

Jacqueline Bisset-en bikoizketa egin zuena Luz Emparanza izan zen.

Robert Duvall-ena Patxi Ugalde-k egin zuen eta Norma Fell-ena Ramón Fdez de Castro-k..


Chitty chitty bang bang (1968)

Pelikula honen euskal bikoizketa Bilboko Edertrack estudioetan egin zen 1990-eko abenduan eta gabonetan bota zuen eitb batek.

Joseba Etxebarria izan zen bikoizketaren zuzendaria eta aktoreen aukeratzailea.

Dick Van Dyke bikoiztu zuena Kepa Cueto izan zen.

Benny Hill bikoiztu zuena Félix Arkarazo izan zen.

La grande vadrouille (1966) Hibernatus (1969)

Edertrack-eko bikoizketak

Bi pelikula hauek Bilbaoko Edertrack estudio zaharretan bikoiztu ziren 1990-ean.

Patxi Ugalde-k bikoiztu zuen Louis De Funès bi luzemetraietan.

Baina historia hobeto ezagutzeko hementxe jarri dugun YouTubeko bideoa ikusi baino ez daukazue egin behar.

Marnie lapurra (1964)

Pelikula honen euskal bikoizketa Galdakaoko K2000 estudioetan egin zen 1988-an.

Aktoreen zerrenda egin zuena Marian Galarraga izan zen.

Kepa Cueto aktoreak Sean Connery bikoiztu zuen.

Tippi Hedren-en papera bete zuena Miren Aranburu-k  izan zen.

Diane Baker-rena Luz Emparanza-k.

Louise Latham-ena Ikerne Letamendi-k.

Milton Selzer-rena Abelin Linazisoro-k.

Alan Napier-rena José Ramón Argoitia-k.

Martin Gabel-ena José Antonio Calzada-k.

Lawrence arabiakoa (1962)

Pelikula honen bikoizketa Bilboko Edertrack estudioetan egin zen 1990-ean lehenengo gelan.

Aitor Larrañaga-k egin zuen aktoreen zerrenda eta zuzendu zuen bikoizketa baita Fernando Sancho-ren bikoizketa burutu ere.

Gelaren teknikaria Eva Martínez izan zen.

Peter O'Toole: Félix Arkarazo.

Alec Guinness: Kepa Cueto

Anthony Quin: Javi Pombo

Omar Shariff: Mañu Elizondo

Anthony Quayle: Txomin Madariaga

Jack Hedley: Patxo Telleria

Arthur Kennedy: Felipe Barandiaran

Jack Hawkins: Jesús Eguzkiza

Claude Rains: Patxi Ugalde

José Ferrer: Iñaki Beraetxe


Haizean idatzia (1956)

Pelikula honen bikoizketa Galdakaoko K2000 estudioetan egin zen 1988-an.

Marian Galarraga-k aukeratu zituen aktoreak.

Dorothy Malone Miren Aranburu-k bikoiztu zuen.

Rock Hudson Kepa Cueto-k bikoiztu zuen.

Robert Stack Eduardo Gorriño-k bikoiztu zuen.

Lauren Bacall Ikerne Letamendi-k bikoiztu zuen.

Robert Keith José Ramón Argoitia-k bikoiztu zuen.

Robert J. Wilke José Luís Irigoien-ek bikoiztu zuen.

Edward Platt Mikel Aldasoro-k bikoiztu zuen.

Hamar aginduak (1956)

Filme honen euskal bikoizketa Bilbaoko Edertrack estudioetan burutu zen 1989-an.

Bikoizketaren zuzendaria eta Charlton Heston-en ahotsa: Jesús Eguzkiza.

Yul Brynner: Mañu Elizondo.

Anne Baxter: Asun Iturriagagoitia.

Edward G. Robinson: Patxi Ugalde.

Vincent Price: Ramón Fdez De Castro.

Yvonne De Carlo: Tere Jaio.

Nina Foch: Tere Eguzkiza.

Quo vadis? (1951)

Pelikula honen bikoizketa Galdakaoko K2000 estudioetan egin zen 1988-an.

Aktoreen zerrenda: Marian Galarraga

Robert Taylor: José Luís Irigoien

Leo Genn: Elu Garate

Peter Ustinov: Joseba Arrasate

Deborah Kerr: Miren Aranburu


Haizeak eraman zuena (1939)

Bikoizketa Galdakaoko K2000 estudioetan egin zen 1986-an.

Zuzendariak Belén Oskoz eta Claudio Rodríguez izan ziren.

Itzultzailea eta egokitzailea: J. L. Aranguren

Clark Gable: José Luís Irigoien

Trevor Howard: Xeberri

Vivien Leigh: Miren Aranburu

Olivia de Havilland: Tere Jaio

Hattie McDaniel: Jone Burgoa

Thomas Mitchell: José Antonio Calzada

Prissy: Ana Tere Bengoetxea

Ward Bond: Mikel Aldasoro

"Oz-eko aztia" (1939)

90.hamargarreneko euskal bikoizketa bat

Euskal bikoizketa Bilbao-ko Edertrack estudioetan burutu zen.

PERTSONAGAI NAGUSIEN EUSKAL BIKOIZLEAK:

JUDY GARLAND: Asun Iturriagagoitia

FRANK MORGAN: Javi Pombo

RAY BOLGER: Xeberri

BERT LAHR: Ramón Fdez de Castro

JACK HALEY: Jesús Eguzkiza

MAITAGARRI ONA: Tere Eguzkiza

MARGARET HAMILTON: Eskarne Aroma

CLARA BLANDICK: Belén Etxabe


© 2020 SOUNDVERSY Studio / Ninguna baqueta fue dañada diseñando esta web
Creado con Webnode Cookies
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar